AUKERATU ZURE HURRENGO ERRONKA
Jokoak
Hona hemen joko batzuk, XI. Txapelketarako entrenamendu gisa baliatu ahal izanen dituzuenak. Ohikoak dira batzuk, hitz gurutzatu klasikoak, orain arteko Txapelketetan aurkeztuak guztiak. Badira, ordea, bestelako batzuk, 'espiral' izenekoak, aurtengo Txapelketan lehendabiziko aldiz aurkeztuko ditugunak. Joko mota hau espiral baten inguruan garatzen da, erloju-orratzen norabidean (barrenerantz) agertzen dira hitz batzuk eta kontrakoan (kanporantz)beste batzuk, eta desberdinak dira guztiak. Definizio edo azalpenei eta dagozkien zenbakiei segiturik osatuko dugu espirala. Gauzak errazteko, joko bakoitzaren izenean eman dugu asmatu beharreko lehenengo hitza. Adibide gehiago emanen ditugu datozen asteetan. Entrenamendu on!